INTERDIMENSIONAL O.LA.TU.TAL.KA!
Lokutorea behar dugu!!!
Ezagutzen duzue baten bat?
El acontecimiento que todos los planetas, de esta y otras dimensiones, esperan con regocijo está a punto de celebrarse. Donostia, altiva y engalanada, celebra con orgullo y satisfacción el décimo aniversario de Olatu talka. Todos los multiversos, con sus planetas felizmente habitados, observan con dulce fervor los preparativos de tan alta festividad. Exultantes y expectantes, esperan con pasión la sagrada fecha, pues ha sido convocado el primer congreso interplanetario / interdimensional. Con todas sus plazas hoteleras ocupadas a la espera de los embajadores de todos los recónditos de este y otros universos, Donostia, capital de la Tierra y la Vía Láctea por extensión, se prepara como nunca para el Olatu Talka, organizando espectáculos únicos en homenaje a nuestros ilustres turistas galácticos.
EGITASMOA
GAIAK
ERAGINAK
Aurtengo piezak artxibo-irudietan oinarrituko dira, found footage tratamenduarekin. Dokumentalgintzan bilatuko dugu inspirazioa, dokumental faltsu edo mockumentary generoan hain zuzen ere.

Beraz muntaian oinarritutako sormen-prozesua izango da, eta horretarako, collage zinema izango dugu gidari gisa.- Collage zinema tradizio handiko sormen eta ekoizpen teknika da. Bere lehen adibidea 1924. urtean aurki dezakegu eta egiturazko muntaia eta erakarpenezko edizioa erabiltzen ditu diskurtso narratiboa eratzeko. Hitz gutxitan, Eisenstein-en eta Vertov-en teoriak aplikatzen ditu alde batetik, eta surrealismoaren logikak bere egiten ditu bestaldetik.
Kontzeptuan
Estetikan
Tonuan/Tratamenduan
Loiola Street Art
Loiola auzoan kaleko artearen edo muralismoaren inguruan egingo dira hainbat ekintza. Lur margoketa bat egingo da Javier de la Riba artistarekin (tailer modukoa izango da) eta bestalde, auzoko pareta batzuk margotuko dira besteak beste, Marco Navarro artistaren esku.
Kontxa Gau Market
Intxaurrondo Jolas Kraterra
Samba Irekiera
Olatu Talkako klasiko bat da dagoeneko. Gauez Kontxako arkupetan antolatzen da azoka. Bertan dendarik ez duten artista pilo biltzen dira euren lanak saltzeko.
Jolasaren Munduarteko Eguna (World Play Day) maiatzaren 28an ospatzen da. Olatu Talkaren 2019ko edizioan, hau ospatzeko, jolasari gune nagusi bat eman nahi diogu. Horrela, Ametzagaina parkeko “kraterraren” inguruan oso gune berezia sortuko dugu. Jolas eta dinamika ezberdinak egingo dira han.
Igande eguerdian egingo da. Gai nagusia Brasilgo kultura izango da. Musika, kirola, dantza, gastronomia, festa izango da nagusi Kontxako pasealekuan ostiralean. Ordu batzuetan Rio de Janeiro txikia osatuko dugu eta inauteri giroa nagusitzea bilatuko da.
‘Boga!’ Itxiera ekitaldia
Olatu Talkaren 2019ko edizioaren bukaera ekitaldiak itsasoarekin lotura zuzena izango du. Herritarren energia olatuetan Boga! egingo dugu Kaiarriba Plazatxoko ranpan. Gazte eta helduen abesbatzekin batera arrantzale /marinel kantuen bitartez esango diogu agur 10.edizioari.
Argiartean
Argiekin egiten den artearen jaialdi txikia egingo da. Memoriaren parkean egingo da artista ezberdinen gidaritzapean. Light Art-a ezagutzera emateko modua izango da. Led-argiek eta Mapping teknikak erabiliz egingo da.
Blas de Otero plazan Munduko jolasen topaketa egingo da, Donostian bizi diren hainbat herrialdeetako pertsonen jatorrizko herrialdeetako jolasak ezagutzeko eta elkarren arteko loturak sortzeko. Jarduerak migratzea eskubide bezala erakutsi, ikustarazi eta aldarrikatu nahi du. Batera bidea eginez, oinek mundua mugitzen dutelako. Aldarri honekin batera, herrialde desberdinetako musikak, eskulanak, ipuinak, erakusketak,... eta ohiturak partekatuko dira, munduan zehar egingo den kulturarteko migrazio-bidaia osatuz.
Gure oinek mundua mugitzen dute
Reggae musika, Sound Systema... halako giroa sortu nahi da hondartzan bertan jarriko den karpan.
Ondarreta hondartzan
Ilustrazioen erakusketa
Emakumezko ilustratzaileen lanean oinarrituz, egile sorta baten ilustrazioen erakusketa antolatuko da. Erakusketa Egia auzoan, bus eta tren geltokiak eta Tabakalera artean dagoen pasabidean izango da.
Kristonkino
Altza auzoan zinema saioa egingo dute Kristonkinokoek. Harria parkean egingo da laburren emanaldia.
Hainbat artistari gonbidapena luzatu zaie euren lanak erakusteko Alderdi Ederren egingo den gune berezian. Honetan lanak erakusteaz gain, tailerrak egingo dira eta hauei artelanak bertan sortzeko aukera emango zaie.
Arte plastikoen gunea
Naroa
Beñat
Unai
Asier
Amaia
June
Valerie
Kim